.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2012/03/15

Goikoetxeko liburua




Liburu baten azalduta Goikoetxeko lanak kosta zaigu baina hemen dago. EUV-ak Karaitzako monografiko bat azaltzen dau Goikoetxeko kobari dedikatuta ADES taldeak euki duen protagonismo berezia. http://www.euskalespeleo.com/

2011.ko jarduera



Urtero lez, 2010ian egindako jardueren memorixia argitaratu dogu. Hauxe da edukiñen zerrendia, eta aurkezpena:


1.- Aurkezpena. Oier Gorosabel
2.- Asteroko Kronika. Taldeko kideak
3,- Diario de actividad. Gotzon Aranzabal
4.- El Sistema Malloku y el Karst de Peña Forua. Gotzon Aranzabal/Jose Javier Maeztu
5.- Mereludi: lurpeko mundurako atia. Oier Gorosabel
6.- Reflejos de Goikoetxe. Martín Ibarrola
7.- Fotografía de la sala Olivier Guillaume. Josu Granja
8.- Cómo asegurarse durante una escalada artificial. Oskar Etxebarria
9.- Estadistikak. Oier Gorosabel
10.- 2011ko Topografiak. ADES
11.- ADES antolatutako EEEn ekintzak. ADES
12.- Arkeoikuska 2010 – Goikoetxe. ADES


Urtea Lezandipia (Gizaburuaga) esploratzen hasi genuen, joan den urtean hasitako lanei
jarraipena emanda. Udararte jardunaldi asko eman ditugu hortan, harik eta –betiko
legez- esplorazioa asko zailtzen duten mailetara heldu garen arte; eta Iluntzar mendian
bertan Lezaterekin (Aulestia), hasi ginen. Bertan orain dela 20 urte baino gehiago zain
zegoen sifoi terminala gainditzeko saio asko eman ditugu espeleourpekariekin, baita
uste baino metro kopuru handiagoa aurreratu ere.

Koba ezagunen errebisio sistematikoetan, Iñeritze (Nabarniz) leizeari ere eskeini
dizkiogu egun batzu; Goikoleak (Kortezubi) ere eraman dizkigu izerdiak; eta saio
solteak egin ditugu hainbat eta hainbat zulotan ere: Trakamail (Amoroto), Lamiñak
(Berriatua), Alperdo (Aulestia), Bolunzulo (Kortezubi), Lapatza (Ea), Irukobal eta
Urtiaga (Ispaster), Garraitz (Lekeitio), Mandarik Mandako Zilue (Elantxobe). Koba
batzu esploratzeko zailtasunak ditugu, Iñubija I (Ispaster) kasoan bezela; azken mugara
ailegatzeko behar diren ordu kopuru eta oztopo gogorrak direla eta, pertsona asko eta
ondo trebatuak behar dira espedizioa burutzeko. Eta, nahiz eta zorionez etengabe ari
zaigun jende berria hurbiltzen, hau ez da beti posible izaten.

Prospekzio lanek ere negu aldeko saio askotxo eraman dizkigute; horretara, aurten
Aulestian (Goierri, Bedartzandi), Lekeitio (Otoio), Ispaster, Markina-Xemein, eta
Berriatuko sasietan tarratatu ditugu gure jantziak. Aipatu dezagun arrazoi
erreproduktiboak direla eta (ume txikiak), azpi-talde “light” bat sortu behar izan dugula,
izan ere, gure espedizio arrunten iraupen luze eta inprebisibilitatea dela-eta gaitza egiten
da esplorazioa eta familia bizimodua uztartzea; azpi-talde honek laster kide gehiago
izango dituen esperantza badugu, eta oso aproposa izango da prospekzio lan hauek edo
koba txiki ugariak egun erdiko jardunaldietan aztertzeko; baita lurpeko munduan trebatu
nahi duten kide berriak hartzeko ere.

Aurten garrantzi berezia izan du espeleolaguntza arloak; Zerga Lege berriarekin
polemika iziotu den urte berean, Euskal Espeleo Laguntzako taldeen artean lan
garrantzitsuak egin dira esplorazioko sekuritate tekniken garapenean eta
espeleosorosleen formakuntza sanitarioan, esate baterako Aulestian burutu dugun
Lehenengo Sorospen Espeleologiko ikastaroa, Espainian eta Frantzian aurrekaririk
gebekoa. Hortaz gain urteroko entrenamendu eta trebakuntza programan parte hartu
dugu.

Malloku Sisteman (Busturia) ere lanak ez dute etenik izan; Goikoetxe koba baliotsua
benetako Lurpeko Laborategi bihurtzeko pausoak etengabe ari dira ematen, eta horren
erakusgarri izan dira abenduan ospatutako 29 Euskal Espeleologia Jardunaldiak.
Espainiar estatuan ospatzen den lurpeko Kongresu zaharrena da hau, eta aurten, edizio
monografikoa eskeini dio Busturian eramaten ari garen lanei; bertan aurkeztutakoak
laster argitaratuko ditugu liburu baten.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik irten barik, zarata handia atera du Gautegiz-Arteagan
Euskal Espeleologoen Elkargoarekin batera egindako ekimena. Izan ere, Ozamiz I
kobaren garbiketa lurpeko ekosistemaren babeserako aldarri modura erabili dugu, modu
arrakastatsuan erabili ere.

Azkenik, esan dezagun Argatxa (Gautegiz-Arteaga) eta Zazpileizeta (Kortezubi)
haitzuloetan espeleologia irakasteko instalazioak prestatu ditugula, datozen urte
zoriontsuetan zalantzarik gabe etorriko zaizkigun kide berri saldoari ongi etorria
emateko. Hala bedi!

ADES Gernika. 2011
Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats