.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2012/12/09

Kirol saio atsegiña

Oier Gorosabel taldekidiak ADES-eko pare bat elementu aittatzen dittu beste artikulu honetan:

http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2012/12/kirol-saio-atsegina.html

Etxata, ez, bape gustatzen kirola egittia: aspertu egitten naiz, denporia alperrik nabillen sentsaziñua daukat, zirkuituari bueltaka. Atzo horri buruz berbetan gentozen Hatxondoko lezatik kanpora Josu, Iñaki eta hirurok. Kuriosua dok: nik hainbat eta hainbat pertsonari gomendatzen detsat kirola egittia, eta neuk egiñ ez... ¿Kontraesana? Ez ba. Gauzak termino absolutuan hartu ezin diran seiñale, eta manualak asko laguntzen daben arren, onena buruakin pentsatzia dala erakusten deskuan gauzia.
Kontsultara etortzen zarien pazientiak badakizue nik ez dotela zuzenian kirola egittia gomendatzen, edo horretara bultzatzen. Nere galderia halako zeozer izaten da: “Biharretik aparte... ¿egitten dozu ezelako aktibidade fisikorik?”. Aktibidade fisikua, bai; ez derrigorrez kirola.

Izan be, korputzak mobimendu premiñia daka. Korrika ta saltoka egitteko diseñautako korputza dogu, bihar estatiko edo sedentariua–dendarixa, buleguan...- txarto jasaten dabena. Mobimendu gitxiko biharretan tentsiño muskularrak pillatzeko joera kezkagarrixa egoten da; denpora batera min moduan igarri geinkiana. Beste lanbide batzu, ostera –basomutillak, forjarixak, arrantzaliak- berakin dake aktibidade fisikua, eta nekagarrixago edo arriskutsuago izan baleikez be, egunerokotasunian osasunerako hobiak suertatzen dira.
Pazientiari aktibidade fisikorik egitten daben galdetzen detsatenian, hori jakin nahi izaten dot: ¿basarriko biharra egitten dau? ¿dantzan ibiltzen da? ¿kazarixa da? ¿antidisturbios poliziakua da? Ez daka aktibidade fisiko gehixago egitteko premiñarik. ¿Doktoretza tesisa prestatzen dago? ¿Etxetik kafeterixara eta kafeterixatik etxera bizi da? ¿Telefonista biharra daka? Orduan zeozelako aktibidade fisikua sartu bihar dau bere bizimoduan, beti gure kontsultara etortzen ibilli nahi ez badau behintzat.
Nere kasuan, ez dakat munduko biharrik estatikuena: tente, kamilla inguruan dantzan ibiltzen naiz beti, pazientia modu askotara erabiltzen. Baiña, halan be, horrekin bakarrik nere eguneroko bizimoduak aktibidade fisiko faltia daka. Horregaittik, eta nere loditzeko joeria kontrolatzeko (jatuna naiz) urtietan saiatu izan naiz kiroldegixan astian pare bat saio egitten. Baiña... pazientiei askotan esaten detseten legez, helburua lortzeko garrantzitsua izaten da norbere gustoko aktibidade klasia aukeratzia. Bestela, azkenian laga egitten da. Beti. Eta horixe izan da beti kirolakin izan doten hartuemona.
Zorixonez, oin dala urte gitxi espeleologixia ezagutu neban: zapatuero 6-8 ordutako jardun fisiko intentsua, baldintza gogorretan. Nere helburua bakarrik zientifikua dan arren, ezin ukatu hainbeste efekto sekundario on etara dittudazela lurpeko mundutik: gorputza zailtzia (sekulan ez dot hain ondo izan sistema immunitario eta termorreguladoria), argaltzia eta sendotzia (etxuat gogoratzen iñoiz hain forma fisiko onian egon naizenik) eta astian ziharko tentsiño muskularrak ezabatzia. Oiñ hobeto ikusi leike aktibidade fisikuan eskarixak betetzen dittudazela nik, nahiz eta “kirolik” ez egiñ.
Salbuespen bat dago, kiroldegira juatia asko gustatzen jatan kasu bat. Asteburuko espeleo saiua bereziki gogorra izan danian, zulotik apurtuta urtetzen gara, hain da eze luzaketa eta halakorik egitteko indarrik be etxakun geratzen. Halakuetan, martitzen edo eguaztenian gimnasioko tatamira umiakin juatia gustatzen jata (lehen Nikokin juaten nintzan, oiñ Tomaxekin). Kiroleko arropak soiñian, luzaketa saio lasssai, leun eta luuuuuuzia egitten juat; besterik etxuat egitten. Eta saio honetatik gehixen gustatzen jatana, umia gaiñian izatia da: kobra subian posturan bizkarrian arreburritxiko dakatela... aduktoriak luzatzia umia hankatartetik pasatzen dagola... iskiotibialak luzatzia umian kargia besuetan dakatela...Hau bai, plazer haundiz egitten doten kirol saiua da.

Nire termoerregulazio entrenamendua

Oier Gorosabel taldekidian blogian, espeleologixiak sistema immunitario eta termoerreguladorian dakan eragiñaz:

http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2012/12/nire-termoerregulazio-entrenamendua_8.html

Gauza jakina da aholku onek ez dutela asko balio eredu txarrekin lagunduta doazenean. Hori dela eta, pazienteei ematen dizkiedan aholkuak nire buruan praktikan jartzen saiatzen naiz. Hotz eta beroaren adaptazioaren gaia asko eta askotan aipatzen dut eguneroko lanean, baina ez da berdina horren onurak azaltzea eta adibide zehatzekin frogatzea. Azalpen fisiologikoak ez ditut errepikatuko noski, hementxe bertan emanda baititut lehenago ere (ikus “Hozkirrien termodinamika”). Gaurkoan, atrebentzia handia ez bada, neure entrenamendu termiko-immunologikoa kontatu nahiko nizueke.


Badakit Lekeitioko eskolan askok harriduraz begiratzen gaituztela lau urteko semeari eta bioi, eguraldi hotzarekin ere kamiseta hutsean joaten garenean, gutxitan gaixotuta gainera. Honekin argi ikusten denez, eguraldi hotzean arropa gutxirekin ibiltzeak, berez, ez du gaixotasun arriskua gehitzen. Aitzitik, gorputzaren termoerregulazio ahalmena indartzean, sistema immunologikoa sendotzen ari gara. Semeak ez du batere meriturik, umeak sendo jaiotzen baitira –nagusiok gara alferrik galtzen ditugunak–; baina nire kasua desberdina da: ni ere oso hozkirria bainintzen lehen, oinak hoztuz gero, biharamunean katarro segurukoa.

Zuetako askok legez, nik ere ezin nuen arroparekin asmatu udazkenean eta udaberrian: goizeko beroki guztiak sobran izaten nituen eguerdiko eguzki galdatan... Esan behar da ez nuela oso bizimodu osasuntsua egiten: lan estatikoa (beti tente), kirolik ia batere ez (aspertu egiten nau), estresa franko... Eta esandakoa, beti katarroa kendu ezinda; hori zen niretako normaltasuna.

Halako batean, espeleologia aurkitu nuen, nire azken urteetako pasio handia bilakatu dena. Lurpeko eremuaren esplorazioan eta ikerketan murgildu ahal izateko, zortzi-hamar orduko jardunaldiak egiten hasi nintzen larunbatero: %100eko hezetasuneko giroan, jarduera fisiko nekagarriko aldiak (bero itzela buzo iragazgaitzekin) eta geldiune luzeak (hotza hezurretaraino) etengabe txandakatuta, kobazuloetako erreketan eta ur-jauzietan sartuta... Nire buruan ez zegoen kirola egitea edo termoerregulazio ahalmena entrenatzea, baina hau oharkabean etorri zen: zientzia honetan jarraitu ahal izateko, nire gorputzaren fisiologia oharkabean eraldatu behar izan bainuen. Maila askotan igarri dut aldaketa: indar fisikoaren kudeaketan, janariaren digestio-erritmoan, edariaren premian... eta jakina, baita gaur interesatzen zaigun arloan ere: gorputza beti 37 gradu zentigradutan mantentzeko abilezian.

Gaur egun, entrenamendu honen ondorioz, nire gorputzak hotzaren aurrean beroa sortzen ikasi du, eta urte osoan gutxi gorabehera arropa berarekin ibiltzen naiz. Edozeinek egin dezake gauza bera. Ez dago denendako balio duen formularik, jakina: «hozkirritasun» arazoak gradu desberdinak izan ditzake; gorputzak ez du berdin erantzungo aurretik beroak edo hotzak badago; 10 minutuko edo 10 orduko hotzaldia jasatearen artean ere aldea dago... Pertsona bakoitzak bere plana garatu beharko du, eta osagile baten aholkua ere ez da txarto etorriko (bestelako osasun arazoak daude); nik espeleologiarekin egin dudana, gainera, bakoitzak bere eskura dituen baliabideekin egin dezake: sauna, etxeko beroa eta kaleko hotzaren arteko kontrastea, eguraldi hotzari lan gogorrarekin aurre egitea... Ikus dezakezuen moduan, kontua gorputzari hotza eta beroa pasaraztea da. Zera baino sinpleagoa.

2012/12/03

Libro de Josu Granja sobre Antonio Ferrer (GEV)


Argazkiak.org | Antonio Ferrer. El Hombre de las Cavernas. © cc-by-sa: ades

2012-XII-3:  el libro "Antonio Ferrer. El Hombre de las Cavernas" (ed. BBK) de nuestro compañero Josu Granja se presentará el domingo 16 de diciembre de 2012, dentro de la sesión de tarde del Festival de Cine de Montaña - Mendi Film Festival, a las 19 h., en el auditorium del nuevo rectorado UPV (junto a la Torre de Iberdrola).

A todos los asistentes se les regalará el libro.

Publicamos aquí la portada (en primicia para la UEV y el ADES, puesto que hasta ese día el libro no sale a la luz), y un pequeño folleto explicativo del contenido del libro y de quién fue Antonio Ferrer.

Primero se proyectará el audiovisual SUB TERRA a cargo del autor. Es una nueva versión, que cuenta con importantes novedades: se le ha incorporado una voz y textos en clave literaria - poética. La voz es del actor Álex Angulo.

Luego tendrá lugar la presentación del libro, y seguido continuará la programación del Festival con las demás películas de esa tarde (una de espéleo a continuación).

2012/10/23

Edozertarako prest


 
Latasanmanuala n-garrenez irakortzen nabillenian, asteburuan egingo dogun Simulakro Orokorrari buruzko kontuak.

Zapatuan Aralarren topau geinkian egualdixan pentsatze hutsak zimur-zimur eginda lagatzen nau. Baiña tira: teknikak entrenau bihar dirazen modura, muturreko egoeretan egoten jakitzia be (hotza, zikiña, bustiduria, loguria) ikasi leikialakuan nago. Aste honetan behiñ eta barriro etortzen jataz gerretan trintxeretan euripian eta lokatz artian bizi eta hil izan zirazenak.... hárek ikasi biharra izan zebenez, gu bebai.

¿Motibaziñua nundik? Espeleologuok ez dogu bihar iñork animatzia EEL-an izena emoteko; nahikua izaten da esploraziñuetan zihar izaten dogun pentsamentu rekurrentia: “Eta hamen istripua badakat... ¿zelan kristo etarako nabe?”. Hori nahikua motibaziño izaten da ariketak eta simulakruak txintik esan barik jasateko.

Oker ez banago, hau nere laugarrena izango da (Pagomari, Artekona, Hayal de Ponata izan dira aurrekuak). Nere edadiakin ez dot pretenditzen gauza askorik: trabarik ez egittia eta soldau raso modura eskatzen destenak zuzen kunplitzen badot, nahikua. Eta aurreko hiru konbokatorixetan sobrepasauta banenguan be, uste dot oiñ hobeto ibilliko naizela. Hain zuzen be, nere aurtengo helburua operatibo osuan konjunto-irudixa egittia izango da (aurrekuetan nere misiñua justo-justo ezagutzen nebanez, edozein inprebistokin lekuz kanpo geratzen nintzan, adibidez Hayal de Ponatako sarreran Txemon ordezkatzia tokau jatanian, barruko taldiekin eta PC-iakin komunikau biharra...).

Beraz hara noia, literalki edozertarako prest. Baitta soldatapeko soroslien (%20) jefiak bolondreson (%80) biharran merittua euren burueri egozteko be, urteroko moduan (ah, jubilatzen naizenian EEL-n prentsa bulego bat bultzatu bihar dot).

Oier Gorosabel Larrañaga

2012/10/19

Oizmendiko saiua Gantxon (Aulestia)

Simonek topau dau sarian: oin dala hille batzu Gantxoko koban (Aulestia) egindako grabaketia, Oizmendi Telebistarako.


ADES espeleologia from Oizmendi telebista on Vimeo.

2012/09/19

Fracking


Uste neban aurreratu giñala, eta jentiak (azkenian) ulertu dabela leize batera botatako zabor, garbigailu, pila etabarrak ez dirala "desagertzen", eta gero edaten dogun urian etortzen jakula bueltan. Baiña ez itxuria: gure buruari kaka egitten jarraitzen dogu.

Hamen Kantabrian egindako infografia argigarri xamar bat.
 


Frackingan asunto honen jarraipena egitten gabiz Euskal Espeleo Foroan.

2012/05/16

Zubieta I eta II (Ispaster)

Hona 2009xan estolderixa sare barrikuntzia dala-eta Lekeitioko Udalari aurkeztutako informia. Zubietako kobak Lumentza mendixan dagoz, nahiz eta Isuntza eta Garratxako haitzuluak baiño ezezagunago izan.

2012/05/10

"La cueva de Goikoetxe" liburua, eskuragarri

 https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhzDeE3yMuP2Wxgen7CeZevRBGiBffP4ATfK846soFjtsV731n0p2gXACs3UwUuR-Zl20n1DlcB9v9kew_qkdpvHS7lrA4a2tMBSu-wQhzSSd6JjX2C9g6792WWgJ3qNriJ0GdI_a2qbVtq/s1600/Goikoetxe.jpg

Jakingo dozuenez, oin dala gitxi liburua etara dogu Euskal Espeleologoen Elkargoarekin batera: "La cueva de Goikoetxe". Busturialdeko Peña Foruako karsteko haitzulo ezagun honetan ikerketak ez dira amaittu, baiña komunikabide eta jentian ikusmiña asetze aldera komenigarrixa ikusi dogu han topatzen dan altxorra argitara emotia. Liburu honetan ikerketen egoeria zertan dan ikusi zeinkie, argazki sorta luze eta ikusgarrixakin lagunduta.

Liburua ez dago salgai (aldizkari zientifikuekin interkanbiatzen da bakarrik), baiña PDF bertsiñua dohan eskuratu zeinkie helbide honetan:
http://www.euskalespeleo.com/index.php?doc=3032&idioma=1

Era berian, liburua gure ikerketa eremuko udalerri guztietan banatu dogu (Lea-Artibai eta Busturialdeko ikastetxe, liburutegi, Udal Artxibo...). Modu honetan, herrittarrak papelezko bertsiñua be maileguan hartu ahal izango dabe.

On egin!

2012/05/08

Bioespeleo irteera Trianoko Mendietara


 

2012-V-8: Maiatzaren 19an aukera paregabea bioespeleologiaren mundu harrigarria ezagutzen hasteko. Trianoko mendietan izango da, dohainik, Araknologia Elkarte Iberikoaren eskutik. Momentuz 10 lagun daude apuntatuta, baina 20 arteko lekua dago eta izena ematera animatu nahi zaituztegu.

Informazio gehiago Euskal Espeleologoen Elkargoaren foroan:

2012/05/06

Mereludiko karsta (Hondarroa 2011)

Hau da Mereludiko karstari buruzko artikulua, "Hondarroa 2011" aldizkarixan etara genduana. Milloiko kobak hain ezagunak izanda, eta hainbeste pertsonak bisittatzen dittuenez, interesgarrixa izango dalakuan...

2012/05/02

Maiatzaren 10ian, "Sub Terra" Mundakan



Argazkiak.org | Gaztezar 25 urte

Mundakan, Maiatzan 10ian (eguena), Gaztezar Mendi Taldian urteurren programan, Josu Granjak "Sub Terra" audiobisuala aurkeztuko dau.

2012/04/24

Bioespeleologia ikastaroa


Maiatzan 26-27 "Introducción a la Bioespeleología" Baltzolan eta EHU-n, Carlos Prieto eta Alex Ulekin.urtso interesgarrixa, batez be nere modura forma fisikuan “aldapan behera” doiazen espeleologuendako. Ni (Oier) apuntau naiz; beste iñork interesik badau bizkor ibilli biharko da, 12 plaza bakarrik dagoz-eta.

2012/04/21

Aterpe bila / Aterpe barik

Herrixan bonbaketian 75 urteurrenan harira, Gernikazarra elkartiak erakusketia antolatu dau Gernikako Kultur Etxian. Bestiak beste ADES eta AGIRI elkartiak alkarrekin egindako instalaziñua dakazue bertan Maiatzan 25a arte, eta hau da bertan irakorri zeinkien testua.


Argazkiak.org | Errefujio antiaereua © cc-by-sa: txikillana

Gizakiok haitzuloekin harreman estua dugu. Xelebrea da: beldur iturria eta jeinu gaiztoen bizileku den lurpeko eremu bera, arrisku larrien aurrean babesteko abaro bihurtu da behin eta berriro gure espeziearen ibilbidean zehar. Espeleologia ikerketetan sarri aurkitzen ditugu horren lekukotasun eta aztarnak.

Antoliña, Santimamiñe eta Atxetako kobetan aurki ditzakegun arrasto zaharrenak Paleolito eta Mesolito artekoak dira. Kontuan hartu gizakiok 20.000 urtez jarraian bizi izan garela haitzuloetan, eta bizi bakarrik ez: aro horretakoak dira ere Santimamiñeko labar-irudiak, duela 13.000 urteko santutegi garrantzitsua. Orain dela 6000 urte, berriz, kobak bizileku iraunkor legez erabiltzeari laga genion. Ordutik hona lantzean behingo babes gisa erabili izan ditugu: Neolito aroan abeltzainen aterpea izan ziren, esate baterako; edo Brontze eta Kobre aroetan hildakoak lurperatzeko lekua, Ginerradi, Sagastigorri, Santimamiñe eta Kobaederra II harpeetan ikus dezakegunez. Denbora guzti honetan, gainera, kobak lehenengo aukeretako bat izan dira giza taldeen arteko liskarretan babesteko: Erromatar Inperioaren gainbeheran adibidez (IV-V gizaldia), segurtasunez bizitzerik ez zegoenean. Pirata eta gaizkileengandik defendatu nahian kobetara itzuli ziren arbaso hauen arrastoak aurki ditzakegu Ginerradi, Santimamiñe edo Ereñuko Ariztiko kobetan.

Babesteko premia hori gure historia osoan gertatu da, beraz: eta azken kapitulua orain dela oso gutxi bizi izan genuen. Gerra Zibileko bonbardaketen eta tropen basakerien aurrean, askori piztu zitzaion aintzinako arbasoen sena eta haitzuloetara ihes egin zuten. Alaitz Montorre (Ibarrangelu), Atxaga (Foru), Santimamiñe (Kortezubi), Apraiz (Busturia)... gure aterpe izan ziren ostera ere 1937ko udaberri izugarri hartan. Azken 30.000 urtean behin eta berriro izan diren legez...

ADES-AGIRI



2012/03/15

Goikoetxeko liburua




Liburu baten azalduta Goikoetxeko lanak kosta zaigu baina hemen dago. EUV-ak Karaitzako monografiko bat azaltzen dau Goikoetxeko kobari dedikatuta ADES taldeak euki duen protagonismo berezia. http://www.euskalespeleo.com/

2011.ko jarduera



Urtero lez, 2010ian egindako jardueren memorixia argitaratu dogu. Hauxe da edukiñen zerrendia, eta aurkezpena:


1.- Aurkezpena. Oier Gorosabel
2.- Asteroko Kronika. Taldeko kideak
3,- Diario de actividad. Gotzon Aranzabal
4.- El Sistema Malloku y el Karst de Peña Forua. Gotzon Aranzabal/Jose Javier Maeztu
5.- Mereludi: lurpeko mundurako atia. Oier Gorosabel
6.- Reflejos de Goikoetxe. Martín Ibarrola
7.- Fotografía de la sala Olivier Guillaume. Josu Granja
8.- Cómo asegurarse durante una escalada artificial. Oskar Etxebarria
9.- Estadistikak. Oier Gorosabel
10.- 2011ko Topografiak. ADES
11.- ADES antolatutako EEEn ekintzak. ADES
12.- Arkeoikuska 2010 – Goikoetxe. ADES


Urtea Lezandipia (Gizaburuaga) esploratzen hasi genuen, joan den urtean hasitako lanei
jarraipena emanda. Udararte jardunaldi asko eman ditugu hortan, harik eta –betiko
legez- esplorazioa asko zailtzen duten mailetara heldu garen arte; eta Iluntzar mendian
bertan Lezaterekin (Aulestia), hasi ginen. Bertan orain dela 20 urte baino gehiago zain
zegoen sifoi terminala gainditzeko saio asko eman ditugu espeleourpekariekin, baita
uste baino metro kopuru handiagoa aurreratu ere.

Koba ezagunen errebisio sistematikoetan, Iñeritze (Nabarniz) leizeari ere eskeini
dizkiogu egun batzu; Goikoleak (Kortezubi) ere eraman dizkigu izerdiak; eta saio
solteak egin ditugu hainbat eta hainbat zulotan ere: Trakamail (Amoroto), Lamiñak
(Berriatua), Alperdo (Aulestia), Bolunzulo (Kortezubi), Lapatza (Ea), Irukobal eta
Urtiaga (Ispaster), Garraitz (Lekeitio), Mandarik Mandako Zilue (Elantxobe). Koba
batzu esploratzeko zailtasunak ditugu, Iñubija I (Ispaster) kasoan bezela; azken mugara
ailegatzeko behar diren ordu kopuru eta oztopo gogorrak direla eta, pertsona asko eta
ondo trebatuak behar dira espedizioa burutzeko. Eta, nahiz eta zorionez etengabe ari
zaigun jende berria hurbiltzen, hau ez da beti posible izaten.

Prospekzio lanek ere negu aldeko saio askotxo eraman dizkigute; horretara, aurten
Aulestian (Goierri, Bedartzandi), Lekeitio (Otoio), Ispaster, Markina-Xemein, eta
Berriatuko sasietan tarratatu ditugu gure jantziak. Aipatu dezagun arrazoi
erreproduktiboak direla eta (ume txikiak), azpi-talde “light” bat sortu behar izan dugula,
izan ere, gure espedizio arrunten iraupen luze eta inprebisibilitatea dela-eta gaitza egiten
da esplorazioa eta familia bizimodua uztartzea; azpi-talde honek laster kide gehiago
izango dituen esperantza badugu, eta oso aproposa izango da prospekzio lan hauek edo
koba txiki ugariak egun erdiko jardunaldietan aztertzeko; baita lurpeko munduan trebatu
nahi duten kide berriak hartzeko ere.

Aurten garrantzi berezia izan du espeleolaguntza arloak; Zerga Lege berriarekin
polemika iziotu den urte berean, Euskal Espeleo Laguntzako taldeen artean lan
garrantzitsuak egin dira esplorazioko sekuritate tekniken garapenean eta
espeleosorosleen formakuntza sanitarioan, esate baterako Aulestian burutu dugun
Lehenengo Sorospen Espeleologiko ikastaroa, Espainian eta Frantzian aurrekaririk
gebekoa. Hortaz gain urteroko entrenamendu eta trebakuntza programan parte hartu
dugu.

Malloku Sisteman (Busturia) ere lanak ez dute etenik izan; Goikoetxe koba baliotsua
benetako Lurpeko Laborategi bihurtzeko pausoak etengabe ari dira ematen, eta horren
erakusgarri izan dira abenduan ospatutako 29 Euskal Espeleologia Jardunaldiak.
Espainiar estatuan ospatzen den lurpeko Kongresu zaharrena da hau, eta aurten, edizio
monografikoa eskeini dio Busturian eramaten ari garen lanei; bertan aurkeztutakoak
laster argitaratuko ditugu liburu baten.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik irten barik, zarata handia atera du Gautegiz-Arteagan
Euskal Espeleologoen Elkargoarekin batera egindako ekimena. Izan ere, Ozamiz I
kobaren garbiketa lurpeko ekosistemaren babeserako aldarri modura erabili dugu, modu
arrakastatsuan erabili ere.

Azkenik, esan dezagun Argatxa (Gautegiz-Arteaga) eta Zazpileizeta (Kortezubi)
haitzuloetan espeleologia irakasteko instalazioak prestatu ditugula, datozen urte
zoriontsuetan zalantzarik gabe etorriko zaizkigun kide berri saldoari ongi etorria
emateko. Hala bedi!

ADES Gernika. 2011

2012/02/13

Adolfo Erasoren proiektuaren alde


Argazkia: Base Jubany.

Euskal Espeleologoen Elkargoko webgunian argitaratuta:

Si hay alguien que no necesita presentación entre nosotros es el Sr. Adolfo Eraso. Este pionero de la espeleología científica vasca lleva más de 60 años en activo: estuvo en los inicios de la espeleología Navarra allá por los años 40, para pasar después a engrosar las filas alavesas. En este tiempo colaboró con diferentes grupos en las principales exploraciones, tal como atestiguan sus numerosas publicaciones de la época. Su derrotero vital le llevó después a recorrer diferentes zonas y países compatibilizando trabajo, estudios de geología y exploraciones; entre tanto ha participado en toda suerte de iniciativas científicas, llegando incluso a presidir la Unión Internacional de Espeleología; ha trabajado como profesor en la Escuela de Ingenieros de Minas de Madrid hasta su jubilación en 2004. En los años 80 inició una línea de investigación que llega hasta nuestros días: la climática de los glaciares polares. En esta tarea ha dirigido innumerables expediciones, en alguna de las cuales la UEV ha participado representada por el Grupo de Espeleología de Estella/Lizarra. Es en esta faceta de la espeleología donde Fito está volcado a sus 78 años, a través de la asociación Glackma (Glaciar, Crio Karst y Medio Ambiente).


La asociación está pasando un mal momento, debido a que sus patrocinadores les han cortado todas las ayudas. Pero Fito y sus compañeros necesitan mantener las estaciones de medida operativas sin interrumpir la serie de datos, así que han decidido recurrir a la microfinanciación popular para asegurar la continuidad de este proyecto científico. Concretamente se han marcado el objetivo de conseguir 3.000 afiliados en los próximos 3 años.


Desde la UEV consideramos que éste es el momento de manifestar nuestro reconocimiento al trabajo de este compañero que tanto ha aportado a la espeleología vasca, y qué mejor homenaje que respaldar su proyecto. Por eso hemos decidido que la UEV como entidad jurídica se afilie a Glackma, contribuyendo al funcionamiento de esta Asociación.


Y vamos más allá. Hacemos una llamada a los espeleólogos vascos a que, si quieren apoyar el proyecto:

- Se afilien también a Glackma tanto particularmente (12 euros al año) como por grupos (240 euros al año).

- Compren el material disponible en su Web (libros, etc).

- Asistan a la conferencia gratuita que Fito y compañía darán el viernes 9 de marzo a las 19.00 en el Auditorio Municipal de Irun (Gipuzkoa).


Entre tanto, os invitamos a conocer más sobre el proyecto Glackma en su página Web: http://www.glackma.es

Comisión Web y J.D. UEV
Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats