.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2009/11/25

Deba eta Mendukilo

Juan dan egunetan Eitb-n agertutako albiste pare bat.

Lehelengua, Deba inguruan dagon ondare arkeologikuari buruzko erreportai orokorra da, Munibe taldeko arkeologuekin:



Bigarrena, Mendukiloko koba turistikuan egindako erreskate simulakruari buruz. Bertan, lagun napar asko ikusi geinkez:

2009/11/22

TirolinaXtrem

Ikusi zer egiten dabe egunero ume batzuk eskolara joateko.

2009/11/14

Urdaibaiko Arkeologia Jardunaldixak

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/noticias/200802/13/fotos/008D3COS001_1.jpg

Datozen egunetan, Agiri Arkeologia Elkarteko lagunak jardunaldixak antolatu dittuez Urdaibaien. Bertan, euren azken aurkikuntzen barri emotiaz gain, arkeologixa munduan gehixago sakontzeko aukeria egongo da. Jardunaldi guztiz gomendagarrixak, hitzaldi asko aukeran, eta baitta arrasto arkeologikuak bertatik bertara ezagutzeko aukeria be. Hona programia:

2009ko azaroaren 20an
(19:30etan, Tribisarrospe Kultura Etxea – Mundaka):
J.C. LÓPEZ QUINTANA eta A. GUENAGA
(AGIRI-Katillotxuko proiektuko Zuzendaritza)
Katillotxuko Ibilbide Megalitikoaren Aurkezpena: datu arkeologikoak eta
kontserbaziorako neurriak.

2009ko azaroaren 25ean
(19:30etan, Gernika-Lumoko Kultur Etxea):
J.C. LÓPEZ QUINTANA eta A. GUENAGA
(AGIRI-Katillotxu proiektuko Zuzendaritza)
Katillotxuko Multzo Megalitikoa: hileta erritoak Kristo Aurreko
IV. eta II. milurtekoen artean.

2009ko azaroaren 26an
(19:30etan, Euskal-Herria Museoa – Gernika-Lumo):
A. DIEZ CASTILLO (Valentziako Unibertsitatea)
Artzaintza, nekazaritza eta trikuharri-erkaikuntzak Kantabrian

2009ko azaroaren 27an
(19:30etan, Gernika-Lumoko Kultur Etxea):
P. BUENO eta R. de BALBÍN (Alcalá de Henareseko Unibertsitatea)
Arte megalitikoa Iberiar Penintsulako Iparraldean

2009ko abenduaren 1etik 11ra bitarteko hamabostaldia:
Urdaibaiko Arkeologia Ikastetxeetara-2009: Urdaibaiko ikastetxe guztiei
Katillotxuko Multzo Monumentalera (Mundaka) bisita gidatuak egiteko aukera
eskaintzen zaie dohainik.

MINTEGI IREKIA
Katillotxu V trikuharriaren (Mundaka) hondeaketa
arkeologikoa eta diziplina anitzeko azterketa
Egunak: 2009ko azaroaren 26an eta 27an
Lekua: Madariaga Dorretxea
(Euskadiko Bioaniztasunaren Zentroa, Busturia)
Jendearentzako irekita egongo den Mintegi honetan Katillotxuko Multzo Megalitikoaren
diziplina anitzeko azterketa eta kontserbaziorako eta hedapenerako egitasmoa
aurkeztuko dira. Ikerketa arkeologikoko lanak Katillotxu V monumentuan
zentratzen dira. Bertan arte megalitikoaren aztarna berritzaileak hauteman dira.

2009ko azaroaren 26an
10-10:30 h: Katillotxuko Multzo Megalitikoaren azterketarako,
kontserbaziorako eta hedapenerako egitasmoaren aurkezpena.
Nieves TERÁN VERGARA (Ingurumen Sailburuordea)
Antonio RIVERA BLANCO (Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordea)
Josune ARIZTONDO AKARREGI (Kulturako Foru Diputatua)
Germán ALONSO (Bioaniztasun Zuzendaria-Urdaibaiko Patronatua)
Unai REMENTERIA (Mundakako Alkatea)
Ekain ORMAETXEA URIBARRI (Gernika-Lumoko Kultura Zinegotzia)
Juan Carlos LÓPEZ QUINTANA (AGIRI Arkeologia Elkartea-Katillotxuko
proiektuko Zuzendaritza)
10:30-11:30 h (1. TXOSTENA)
J. A. MUJIKA (UPV-EHU)
Hileta erabileraren kronologia eta sekuentzia Euskal-kantabriar Megalitismoan
11:30-12:00 h (ATSEDENALDIA)
12:00-13:00 h (Katillotxu V trikuharria: azterketa arkeologikoa
eta arte megalitikoa)
J.C. LÓPEZ QUINTANA eta A. GUENAGA (Katillotxuko proiektuko
Zuzendaritza - AGIRI)
Katillotxuko Multzo Megalitikoaren arkitektura eta hilobi sekuentzia
P. BUENO eta R. de BALBÍN (Alcalá de Henareseko Unibertsitatea)
Katillotxu V: programa grafiko integrala Pirinioetako esparruan.
13:00-14:00 h (Katillotxu V monumentuaren inguru
eta paisaia ingurunea)
MONICA RUIZ – L. ZAPATA (UPV/EHU)
Basoko baliabideen erabilera Katillotxu V monumentuaren inguruan: datu
antrakologikoak
M. J. IRIARTE (UPV/EHU)
Holozeno ertaina Urdaibain: Katillotxu V trikuharriaren sekuentzia palinologikoa
P. ARESO eta A. URIZ (ARANZADI Zientzia Elkartea)
Katillotxu V monumentuaren azterketa sedimentologikoa
15:00 h –KATILLOTXU IBILBIDE METODOLOGIKOAREN
INAUGURAZIOA
Katillotxuko Multzo Megalitikora bisita gidatua eta babes proiektuaren inaugurazioa
eta balioan jartzea.

2009ko azaroaren 27an
10-10:30 h: Bizkaiko Ondare Megalitikoaren Legezko Babesa. Kudeaketarako
proposamenak: Bizkaiko trikuharrien oraina eta etorkizuna.
D. GIL ABAD (Kultur Ondarearen Zentroa-Eusko Jaurlaritza)
M. UNZUETA PORTILLA (Ondare Historiko Zerbitzua-Bizkaiko Foru Aldundia)
10:30-11:30 h (2. TXOSTENA)
P. BUENO; R. de BALBÍN; R. BARROSO (Alcalá de Henareseko Unibertsitatea)
Arte megalitikoa Iberiar Penintsularen Iparraldean
11:30-12:00 h (ATSEDENALDIA)
12:00-13:00 h (3. TXOSTENA)
A. DIEZ CASTILLO (Valentziako Unibertsitatea)
Harri zaharrak eta teknologia berriak: begirada desberdina Kantabriako Megalitismora
13:00-13:30 h (Dokumentazio eta kontserbazio sistemak
Katillotxu V trikuharrian)
E. ALONSO (INERTEK, S.L.)
Katillotxu V trikuharria eskaneatzea eta 3D-tan irudikatzea
J. M. EDESO FITO (UPV/EHU), J. C. LÓPEZ QUINTANA eta A. GUENAGA
(Katillotxuko proiektuko Zuzendaritza - AGIRI)
Portaera higatzailea hondeatutako eta lehengoratutako aztarnategietan:
kontserbaziorako proposamenak.
15:30 h –SANTIMAMIÑEKO MULTZO
ARKEOLOGIKORA BISITA.

2009/11/12

Arrate Irratixan



09-XI-12: Oier.



Arrate Irratixan elkarrizketia. Gaixak: espeleologixian ikuspegi orokorra, exploraziñua, oin darabiguzen kanpañak, datozen asteburuetako urteerak. Hogetabost miñutu egon gara berba ta berba, zuzenian.

2009/11/11

"EXPONATUR 2009"


ADES taldea "Exponaturan". Soin-ataleko "Axpea"alkartea, kontu artzen dugu -beste taldeekin- stand utxitako elkarti hori Azokako antolatzaileak.

2009/11/03

Bisitta gidatuak Leako kobetara



Lurpeko mundu misteriotsuan barneratu nahi dabenak aukera parebakua dake Azaruan: ADES espeleologia taldiak bisitta gidatu bi antolatu dittu hillian 14 eta 21ian.



Lehelengo kontaktu honetarako aukeratu dirazen kobak Isuntza (Lekeitio) eta Atxurra (Berriatua) diraz. Mailla fisiko minimua eskatzen da (Anbotora igotzeko modukua, gitxi gora behera) eta partaidiei kontuz ibiltzeko konpromezua eskatzen jake:

  • Kontuz norbere buruakin: labandu eta jausteko arrisku haundixa dago-eta.
  • Kontuz ingurugiruakin: ez hausi estalaktitarik, ez zikindu ezer, ez esnatu saguzaharrik (hibernatzen dagoz-eta).



Trukian, bisittarixak ibilbide ahaztueziñezkua osatuko dabe. Batzuendako lehelengua eta azkena izango da; beste batzuk ostera, segidu nahiko dabe eta ADES-eko atiak zabalik izango dittuez mundu harrigarri honetan sakontzeko.



Gehixenez, talde bakotxian 10 lagun hartuko diraz. Espeleologiako material teknikua ADES-ek ipiñiko dau. Dohan da, baiña aurretik izena emon bihar da. Apuntatzeko azken eguna, Azaruan 11 (Isuntzarako) eta Azaruan 18 (Atxurrarako).



Kontaktua:

txikillana@gmail.com

944 650 733 (Oier)

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats