.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2009/12/02

Goikolauko kollarra

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiYeOY6Yfrb559Ikvphre6j0F4p7Cs2EuaC2lKZZ25sQ2vjpL5Sj590I3mFyh7X49LUamSG-1RuxffvywkFnEqmmpiHU4FDm2SG1_rbkzd7GaJdza3YWpWxL0P5Cz1u9GcgpF5mHBndpXvj/s1600/4043834.jpg

Bizkaiko Arkeologi Museoak "Goikolau lepokoa" erakusgai jarri du "hileko pieza” gisa. Kristo aurreko 2000. urtean datatuta dago lepokoa, eta laurogeiko hamarkadan aurkitu zuten Berriatuko Mereludiko aztarnategian

Foru Aldundiko webgunetik hartutakua.

Bizkaiko Arkeologi Museoak –Bilboko Mallonako Bidarrietan dago- bere edukia zabaltzeko programa berri bat jarri du abian: “Museoa aztarnaz aztarna”. Museoaren instalazioetan dauden elementu interesgarrienak edo deigarrienak erakutsi nahi zaizkie bizkaitarrei programa horren bidez.

Arkeologi Museoaren ekimen horren lehenengo esperientzia bihar, azaroak 13, hasiko da, eta abenduaren 13an, amaitu. Lehenengo pieza Kristo aurreko 2000. urtean datatuta dagoen Goikolau lepokoa izango da. Pieza laurogeiko hamarkadan aurkitu zuten, izen bereko haitzuloan, Berriatuko Mereludi auzoan.

“Museoa aztarnaz aztarna” programaren barruan, bisita gidatu bat dago. Halaber, ikus-entzunezko baten bidez, aurkikuntza azaltzen da, eta lepokoa aurkitu zen aztarnategiak Bizkaiko eta gainontzeko lurraldeetako historia hobeto ezagutarazteko egiten duen ekarpena erakusten da.

Argibide gehiagotarako:

  • Telefonoa: 94 40 40 990
  • www.bizkaia.net
  • arkeologimuseoa@bizkaia.net
Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats