.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2009/10/30

Jon Arana hil da

ADES-ek "Karlistaren leizea" dokumentala egitteko entrebistau zeban, 1987 aldian. Bere lekukotasun hunkigarrixa behin eta barriro emititzen dogu ordutik, proiekziño bat egitten dogun bakotxian hain zuzen be.

Sit tibi terra levis.


http://www.otamotz.com/images/stories/azalak_otamotz/aleak/129/jon_arana.jpg

Bere semiei mezuren bat bialdu nahi izan ezkeriok (espeleologuak dira-ta), hamentxe topauko dozuez

Informaziño gehigarri legez, hona Ostadar mendi taldeko webgunian agertutako albistia:

Zumaian bizi den Jon Arana Urkiola zumarragarra (Zumarraga, 1927/04/16 - Zumaia 2009/10/29) mendizaletasun eta espeleologia munduan aitzindarietako bat har dezakegu, bera izan zen 1958an, Karrantzako Torca del Carlista zulo ezaguna jaisten lehena.

Mendizaletasunari dagokionez, gaztea zenetik Zumarragako mendietan hasi zuen bere ibilbidea. Geroago etorriko ziren mendi garaiago eta zailagoetara egindako txangoak, eta orain dela mende erdiko baliabide teknikoekin Pirinioetan esaterako Hiru Erregeen Mahaira, Anetora…, Europako Mendietara eta baita Alpeetako erraldoira, Mont Blanc-era, igotzea erdietsi zuen.

Espeleologiari dagokionez, txikitatik ere datorkio toki itxi edo iritsi ezinetara heltzeko gogoa, jakinminak eraman baitzuen Jon txikia beti leku ezezagunetan kuriositatez sartzera. 1956an Arantzazun espeleologia topaketak izan ziren, eta han Aranzadiko espeleologoekin jarri zen harremanetan; geroago, 1959. urtean, herriko hainbat kiderekin batera bere izena zeraman espeleologia talde propioa ('Grupo de Espeleologia Arana' izenekoa) sortu zuen zumarragarrak. Baina Jon Arana ezaguna bihurtu bazen, 1958an Torca del Carlista leizera —munduan ezagutzen den lurpeko hirugarren leize handienera— lehen gizasemea izateagatik datorkio. Karrantza aldean kokatutako leize honen kondairak dioenez, karlisten kapitain bat bertatik pasatzen zen soldaduen soldatarekin eta behin handik behera amildu zen zeraman diruarekin. Horregatik etortzen zaio mendiari haren izena.

2008an 1958an leize berean bizitako esperientzia berriz bizitzeko —eta bide batez urteurrena ospatzeko— aukera izan du, mendizaletasunean eta espeleologian hazi eta hezi dituen bere semeekin batera. Haiekin eta beste lagun batzuekin batera jaitsi baitzen joan den 2008ko ekainaren 28an Torca del Carlista leizera 50 urte lehenago (1958ko apirilaren 4an) zapaldu zuen leizearen hondoa berriz bisitatzera. Bertara Zumarragako Antioko Ama birjinaren figuratxo bat eraman zuen Zumarragako herritarren izenean. Materialak eta teknikak zeharo aldatu dira —hala dio Jonek— leize ezezagunera jaitsi zenetik, baina argi dago, gizon ausart eta saiatua, karakter sendo eta gogorrekoa izateagatik, lortu zuen zalantzarik gabe beste inork garai haietan lortu ez zuena… aitzindaria izatea eta geroago bere bidetik etorriko zirenei bide zabala irekitzea.

2009ko urtarrilaren 3an, Karrantza Naturala elkarteak omenaldia egin zion, Karrantzako ondare eta kulturaren zabaltzean egindako lanagatik.

Zumaian zendu zen 2009ko urriaren 29an.

2009/10/11

The B-side of speleology



Argazkiak.org Espeleologia eta Iberdrola © cc-by-sa: ades





09-X- 12: the B-side of speleology.

  • 10.00: Ibon, Idoia, Oier. Santa Luziako lokaletik 40 bat killo material hartzen doguz (soka, lazo, petate, mosketoi, plaka artian) eta garbiketa trenetik pasatzen dogu dana, Uarka auzoko erreka-ibixan.
  • 14.00: Santa Luzian dana garbi lagata, bazkari legia egitten dogu Txema, Ane, Niko, Maite, Gotzon, Mikel eta Petrusekin batera.
  • 16.00: Zallo taberna ondoko parkian, gauza teknikuak gogoratzen doguz:

“Zortzixan” ordez erabiltzia gomendatzen dan hori, belarri bikua.

Idoia eta neretako, puente de roca bati lazo barik anklatzeko korapillua (gaza?).

Kontrapeso sistemia desbiadore batekin instalatzia: triangulaziñua, mosketoi autoblokeantia, polea haundixa, sokia blokeau, korapillo kodigua (traccion-contrapeso).

Desbiadore normala: anklaje bi lazuakin, korapillo dinamikua (ahal ba da, horma onduan).

Korapillo dinamikua eta bere blokeua.

Polipastua, trakziño perpendikularrakin (triangulaziñua-polifreno-polifreno-polea).

Tirolinia: triangulaziño bana, punta baten dinamikua, bestian stopa-koka-desblokeauta, eta tentsatzeko polifreno batekin lagundu leike.



Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats